L'Estaca [Basque [Modern, Batua] translation]
L'Estaca [Basque [Modern, Batua] translation]
Agure zahar batek zion
bere etxe aurrean,
Goizean, goiz lantokira
irtetzen nintzanean
Ez al dek, gazte, ikusten,
gure hesola zein dan?
Desegiten ez badugu,
bertan galduko gera!
Baina guztiok batera
saiatu hura botatzera
Usteltzen hasia dago ta
laister eroriko da
Hik bultza gogor hortikan
ta bultza nik hemendikan
Ikusiko dek nola-nola
laister eroriko dan!
Bainan denbora badoa
nekea zaigu hasi,
Eskuak zartatu zaizkit
eta indarrak utzi
Usteltzen badago ere
karga badu oraindik
Berriz arnasa hartzeko
esaigun elkarrekin
Baina guztiok batera
saiatu hura botatzera
Usteltzen hasia dago ta
laister eroriko da
Hik bultza gogor hortikan
ta bultza nik hemendikan
Ikusiko dek nola-nola
laister eroriko dan!
Agure zaharra falta da
bere etxe ondotik
Haize txar batek hartuta
eraman du hemendik
Haur batzuk ikusten ditut
eta inguraturik
Aitona zaharraren kanta
nahi diet erakutsi:
Baina guztiok batera
saiatu hura botatzera
Usteltzen hasia dago ta
laister eroriko da
Hik bultza gogor hortikan,
ta bultza nik hemendikan
Ikusiko dek nola-nola
laister eroriko dan!
- Artist:Lluís Llach
- Album:Les seves primeres cançons (1968)